XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laster samar, Mentxu`k senargaya ba-zuela ta zenbait berri jakin zituen Yon`ek.

Euskalduna ta bere ezaguna, ain xuxen: Mundaka`ko Imanol.

Euskal egituraz egoki eta bere lanetan guztiz sayatua.

Eta Mentxu`ren mallakoen artean bizi aal izateko ba-zuen beretik ateratako arau bat ere egiña.

Yon`ek berak noiz edo noiz entzuna; alegia, Onelako neskatil batekin ezkontzezkero, gutxienez beren gizarte-mallako etorkizuna eskeintzeko aalmenetan egon bear diagu, bestela...

Eta Imanol`ek, ziurki, ortaraño eltzeko aalmenak lortuak zituen.

Mentxu ta Imanol`en ezkontzaren berri jakin zuenean ere naiz eta orrelakoetan, nabari oi dan biotz-zimikoa izan, Yon ez zan biozkabetu; lasai antzean artu zuen maitasun galeraren ondore mikatza.

Eta alaxe, ayen ezkontzara deitua izan zanean eta, gañera, elizkizunerako abestaldetxo bat gertutzeko eskatu ziotenean, naigabe-oñazea agertzeke, gogorik onenarekin egin zuen.

Elizkizuna, apaintasun aundiz, dotore eta egokia izan zan.

Ezkontza egiña zegoen.

Irteeran, Ezkon-Eresia jo bearrean, Manu organu-jotzalleak Ezpata-dantzaren doñuari ekin zion gartsuki, eta bat-bateen, koruko danak arriturik utziaz, eta bereziki Iñaki dantzaren kurpil eta yautzi zaulitan asi zan Yon.

Biaramonean, bazkalondoan atseden pixka bat artzen, oyan etzana zegoen Yon.

Eta ortan, ustekabeko ikustaldia izan zuen.

Urreiztieta, alajaña, azaldu zitzayon.

Oyartzuarra asko arritu zan, Iñaki adiskide jatorra ezkondu zan ezkeroztik oso bakan, gutxitan ikusten bait zuen.

- Garai ontan ni emen ikusteak arrituko au, noski? - Bai, pixka bat bai, Iñaki!.

- Irekin egoteko amurratzen egon nauk goiz-goizetik!.

- Zer gertatzen duk, ba?.

- Ongi ezagutze`aut, Yon, eta e`nikek ezergatik ere ire naigaberik berritu nai... - Baña... - Ara, atzo Mentxu ta Imanol ezkondu ziranean, ire tokian edozein estiak jaten egongo ukan!... - Zer ba?.